
Betidanik berezia izan da San Viator ikastetxean saskibaloiak izan duen garrantzia. Maila guztietan saskibaloia praktikatzeko aukera dago, eta lurraldeko kategoria guztietan zentroko taldeak topa ditzakegu, txikienetatik helduagoetaraino, hau da, benjaminen kategoriatik senior mailaraino. Gainera, saskibaloia garatzeko instalakuntza ezin hobeak ditu zentroak. Mini-basketeko 5 zelai, eta 3 zelai handi. Batzuk patioan daude, eta besteak kiroldegi batean, berriztatu berria dena eta harmailak dituena.
Saskibaloiak beraz, izugarrizko garrantzia daukala argi dago, eta hori konprobatu nahi izatekotan erraza da, larunbat goiz batean eskolara jo eta saskibaloiko partida pila ikusteko aukera izango duzu.
Blogaren eskuinaldean Arabako saskibaloiko federazioko webgunea agertzen da; bertan, San Viator ikastetxeko taldeen emaitzak zein ordutegiak topa daitezke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario