martes, 15 de diciembre de 2009

Kirola egitearen onura!

Zertarako ohean etzanda gelditu?Edo telebista aurrean orduak eman?Edota ordenagailuarekin edo bideojokoekin jolasean ibili?Akaso hauek onura dakartzate gure gorputzean?



Zergatik ez kirola edo jarduera fisikoa egitera irten?
Honek badauzka gure gorputzean onurak eta!









Ariketa fisikoa eta kirola egitearen onurak



BIZI-KALITATEA. Pertsonak sasoi eta osasun-maila hobea izango du, gutxiago
nekatuko da eguneroko lanak egiten, gauza gehiago egin ahal izango ditu; beraz,
gehiago gozatuko du bizitzaz.



BIZI-ITXAROPENA. Onartua dago bizitza luzatu egiten duela, eta sasoi onean gainera.
Urte gehiago eta kalitate hobekoak alajaina







Zenbait MINBIZI mota izateko aukerak (kolonekoa, bularrekoa, prostatakoa) nabarmen
gutxitzen dira, besteak beste hormonen jariaketan eragindako aldaketengatik.

MUSKULUAK garatzen lagunduko digu. Era honetan, gutxiago nekatu gara eguneroko
lanetan, istripuen aurrean babes handiagoa, giltzadura sendoagoak eta gure buruaz irudi
baikorragoa izango dugu.

BIZKARREKO MINAK gutxitzen ditu. Muskulu desberdinetako indarra eta
malgutasun gaitasuna landuz; eta bizitza arruntako hainbat ariketa eta jarrera (postura)
era zuzenean gauzatzen ikasiz gero. Kontuan izan pertsona helduon artean 4tik 3ek
arazo hau dugula.





HEZUR luzeagoak eta sendoagoak izaten laguntzen du. Aktibo izateak hazkundea eta
garapena suspertzen du (muga genetikoak ahaztu gabe). Haurtzaroko jarduera eta kirola
hezurren pentsio-plana dela esan daiteke. Zahartzaroan desmineralizazio arazorik ez
izateko aurretik landu behar da; 30 urtetik aurrera hezur masa dentsitatea handitzea
ezinezkoa baita.

BIHOTZA dugu gorputzeko muskulurik garrantzitsuenetakoa. Kirolari esker: bere
neurria handitu egiten da (odol gehiago bidaltzeko gaitasuna lortuz) lan berdinarentzat
maiztasun apalagoa nahikoa du, bere kapilareak ugaldu egiten dira, oxigeno gutxiago
behar du, gutxiago nekatzen da, beraz. Era berean, odol gutxiko uneetarako ere prestatu
egiten da.


ODOL bolumena handitu egiten da, odol jarioa hobetu egiten da (plaketak ez direlako
hainbeste ugaltzen), oxigeno gehiago garraia dezakete (hemoglobina gehiago dutelako),
laktato kontzentrazioa jasateko gaitasuna hobetzen da, kolesterol eta gantzen kopurua
jaitsi egiten da, odolbilduak izateko aukera gutxitzen da.

BIHOTZEKOA edo infartoa izateko aukerak gutxitu egiten dira, eta izatekotan
beranduago eta ahulagoak izaten dituzte. Izan ondoren, sedentarioek baino sasoi hobea
dute, lanera lehenago itzultzen dira, antsietatea hobeto kontrolatzen dute, berriz izateko
aukera gutxiago dituzte.



GIZENTASUNAri aurre egiteko aukera paregabea dugu ariketa fisikoa. Iraupen luzeko
jardueren bidez kaloria ugari erretzea lortuko dugu, gorputzean pilatuta ditugun gantzak
jaitsiz. Eragin hau guztiz garrantzitsua izango da gure osasunarentzat, gizentasuna
gaixotasun ugariren arrisku-faktore delako, eta honela bizi-iraupena luzatzea bermatzen
dugulako. Arazo hau haurren artean izugarri ari da ugaltzen (mende honetako
izurritetzat izendatzera ausartzen dira batzuk). Haurtzaroan neurriak hartzea oso
garrantzitsua da, adin hauetan gantza gehiago metatzeko zelula adiposo berriak sortzen
baitira, ondoren zailago bihurtuz arazo honi aurre egitea (helduaroan gantza gehiago
jasotzen du zelula bakoitzak, baina ez dira ugaltzen).

GORPUTZ OREKATUA lor dezakegu entrenamendu fisikoari esker. Gantzak
gutxitzeaz gain muskulua neurrian garatu dezakegu. Osasunaz gain, gure itxura fisikoa,
gorputz irudia, onarpena eta konfiantza ere hobetzen ditugu, aldi berean.






“zure osasunagatik, mugi zaitez¡”

1 comentario:

  1. Testuak kopiatuta daude eta informazio iturria ez da aipatzen. Ezin ontzat eman !!!

    ResponderEliminar