lunes, 14 de diciembre de 2009

Gurasoen jarreren dekalogoa


San Viator ikastetxeak gurasoentzako jokaera edo jarrera dekalogo bat dauka prestatuta. Dekalogo hau kurtso hasieran banatzen da, eta gurasoei bideratuta dago. 10 “arau” azaltzen dira, gurasoek euren seme-alabekin betetzea gomendagarria direlarik. Hona hemen hamar gomendio horiek:

1.- Ez haserretu haurrekin, ikasten ari dira. Egiezu komentario positiboak, hauek motibatuko ditu partaideak.
2.- Parte hartzaile guztien esfortzuak txalotu, azkeneko emaitza ez da inportanteena.
3.- Kirol ihardueran parte hartzen duten elementu guztiak errespetuz tratatu, jokalariak, entrenatzaileak, epaileak, beste ikusleak... Hauek bai beharrezkoak direla.
4.- Nahiz eta jolasarekiko ezagutzak izan, ez egon beti jokalarien gainean, haiei askatasuna utzi, barruan daukatena euren kabuz atera dezaten.
5.- Haurrek ez dute ikusleen dibertimendurako ezta lehen postuan gelditzeko. Euren jolasaren helburu nagusiena kirolaren eskutik pertsona bezala haztea da. Ezin duzu hau inoiz ahaztu, ezin baitiezu emaitzak eskatu, ikasten ari dira.
6.- Epailearen erabakiak errespetatu, nahiz eta okerrak izan. Gainera jokalariei hori egitera bultzatu, epailearen figura errespetuz hartu dezaten.
7.- Iharduera fisikoa bukatzerakoan garrantzitsuena baloratu behar duzu, hau da, norberaren eta taldearen hazkundea, eta ez eskuratutako emaitza.
8.- Kontutan izan zure jokabideak zure seme-alabek imitatuko dituzten jarrerak direla, eta batez ere benetako protagonismoa eurena dela.
9.- Indarkeriazko jokabideak ukatu, bai ekintzaren parte hartzailearen aldetik baita beste ikusleen aldetik datorrenak ere.
10.- Une oro arau hauek kontutan izan eta beste pertsonei zabaldu, horrela iharduera guztiontzat onuragarriagoa izatea lortuko duzu.





No hay comentarios:

Publicar un comentario