lunes, 14 de diciembre de 2009

Kadeteen taldeko jakalariari elkarrizketa

Pablo Saenz San Viator ikastetxeko kadete futbol taldearen kapitaina da, eta bere denbora eskaini digu berarekin elkarrizketa bat mantentzeko. Bere esperientziaz eta ikasitakoaz hitz egin digu, baita etorkizunean espero duenari buruz ere.

Galdera: Kaixo Pablo, nolakoa da San Viator ikastetxean kanpoko ekintzekin izan duzun esperientzia? Zenbat urte daramazu hemen jolasten?

Erantzuna: Beno, kanpoko ekintzekin oso gustura nago. Txikitatik nabil hemen jolasean, hau 6.urtea delarik. Benjaminetan hasi nintzen eta beti eroso sentitu naiz. Nire arreba ere eskola honetara dator eta saskibaloian aritzen da, eta bera ere oso pozik dago.

G: Diotenez, zentro honetako kirol partaidetza izugarria da. Horrela dela uste duzu?

E: Bai, horrela da. Nire klasean 23 pertsona gaude, eta uste dut 15 pertsona inguru eskolan gabiltzala kirola egiten. Beti izan da horrela eta horrek berezia egiten du gure eskola. Beti esaten dute San Viatorren kirola asko egiten dela.

G: Zu futbolean aritzen zara, baina ikuspegi zabalago batetik begiratuta, praktikatutako kirol hori maila onean dagoela uste duzu?

E: Denetarik dago. Judoan eta xakean ezin dizut esan maila zein den, baina saskibaloian maila altua da. Baskonia kenduta, sailkapenak hartuta gehienetan San Viator postu altuetan azaltzen da. Futbolean ezberdina da; Gasteizen talde asko daude, eta talde indartsuenek ikastetxeko jokalari hoberenak eramaten dituzte (Alaves, Aurrera, Ariznabarra...). Horregatik zaila da emaitza onak lortzea.

G: Hala ere, urteak pasa ahala futbol talde kopurua ez da murrizten. Hor egon daiteke eskolaren gakoa, batez ere lagunak egitea bilatzen dela eta leihakortasuna alde batera gelditzen dela?

E: Izan daiteke. Txikitatik nabil hemen jolasten eta inoiz ez dut goiko posturik lortu. Hala ere, hemen jolasten jarraitzen dut, eta gainera, txikitan jolasten hasi ginen gehienak talde berean jolasten jarraitzen dugu.

G: Zer moduz denboraldi honetan? Emaitza onak lortu dituzue?

E: Bai, oso gustura gaude. Aurreko denboraldian entrenatzaileekin arazoak izan genituen, eta ez genuen partida bat ere irabazi. Aurten ezberdina da, 5 partida irabazi eta 4 galdu ditugu, eta sailkapenean 5.postuan gaude.

G: Hurrengo urteetan hemen jarraituko duzu?

E: Bai, hori uste dut.

G: Kanpoko kirol ekintzetan orokorrean edo zure arloan konkretuan zerbait aldatuko zenuke?

E: Ez, ez dut inolako kexarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario